Promontory Point
Munduko Historia 2020ko maiatzaren 10a![]() Ez zen, ordea, ozeano batetik bestera zihoan lehenengo burdinbidea. Ohore hori Panamari dagokio nahiz eta kasu honetan ezin da hartu behar transkontinental moduan hain txikia den distantzia kontutan izanda. Asa Whitney zen horrelako trenbidea lehenetariko bat amezten. Horregatik saiatu zen Ipar Amerikan bertan finantzaketa lortzea bi Ozeanoak batzen burdinbidean zehar. Ez zuen lortu, ezta Kanadatik egitea ere, britaniar agintariei dirua eskatzen. Dena dela geroago hasi ziren proiektu batzuk aztertzen. Hauetariko bat San Luis hiriak bat egingo zuen San Frantzisko hiriarekin. Pixkana ta pixkana eraikitzen ari ziren burdinbide txiki asko eta aurreikusten zen jadanik ze nolako garrantzia izango zuen burdinbideak. 1852an burdinbideak lotzen du Atlantiar ozeanoa, ekialdeko kostaldean, Chicago hiriarekin. Horrek bultzada handia eman zion burdinbide eraketari eta aurre ikusten zen kontinente alde batetik bestera zeharkatzera burdinbidea erabiliz. JUDAH beste injineru gaztea batekin lan egin zuen, Grenville M. Dodge, zeinak ezagutuko zuen Abraham Lincoln gero, Sezezio guda bukatu ondoren, Presidente izango zena eta bultzada handia emango ziola burdinbideari. Bi trenbide eraiko zituen; Bata mendebaldetik zentrora eta bigarrena zentzuz kontrakoa 1862. urteko burdinbide legea bultzatuta; subentzioak, lurrak eta edonolako abaintailak bideratzen zituelako.
Irudian ikus dezakegu azken iltzea, “Golden Spike” jartzen. |
[1] Baina bi gauza esan behar dira: Lehenik ibilbide hau ez zen bukatu 1869. irailera arte zubi bat bukatu ez zegoelako eta bigarenik 1873. urtera arte ez zen egin transkontinental bidaia errail hauek erabiltzen.
Beraz lehenengo bidaia transkontinentala Kansas Pacific Railway konpainiak egin zuen 1870. urtean Kansas City eta Denver lotzen. |
Loturak: Promontory point, Wikipedia Expansión americana (tren), Wikipedia. TRENES de VAPOR. |