Udazkena    2005    Otoño    2005    Autum

 

Beno, ba hemen Trianoren azgazki bat. Gure Meatzalde ibilbidean leku batek Trianoren izen darama. Ez dator bat errealitatearekin baina saiatuko nahiz ahal bait ongien erakusten zer izan diren Triano eta horrelako meatzeak gure historian. Ez da oso ondo ikusten baina han jarri dut El Pobal izeneko burdinola. Burdinolak (haizeolak) tamaina txikiko labeak ziren, eta bertan mea eta egur-ikatza sartzen ziren geruzaka. Behin mea galdatu ostean, orea mailuz -eskuz- jotzen zen, forma emateko eta ezpurutasunak ezabatzeko. Ba duzue informazio gehiago Meatzalderen lehenengo afixan.

Esan behar da nondik datorren Triano izena. Trajano izenetik omen dator. Kriston osteko I. mendean Plinio Zaharrak adierazi zuen Bizkaiko Itsasoaren ondoan burninazko mendi handia zeudela. Handik hona denbora luzea igaro da baina eta gure lotura burdinarekin nabaria.

Komentatu nizuen legez pasa den larunbatean joan ginen beste txango bat egiteko, Zumaiatik hasi Baionaraino. Polita izan zen. Etan ahal dudan bezain pronto aukera izango duzue txangoaren kronika ikusteko, hemen.

Aste honetan baduzue, euskeraz ere, Urbaibain zehar egin genuen txangoa, ibilbidearen 50. urteurrena gogoratzeko.

 

Aste honetan bukatu dugu diesel diren afixak egiten eta hasi gara bagoiekin …

Datorren astera arte!