Udazkena    2005    Otoño    2005    Autum

 

Bai Aire!. Horrela esaten da pilota bota baino lehen ematen denean. Frontoi bat duzue hemen. Ba dira beste frontoi mota baina hau Joxemaik egien digutena da lehena. Ederra benetan!! Oso ederra!! Agian komenigarria da pixka bat azaltzea nolakoa den gure kirolik ezegunena hemendik at. Pilota, euskal pilota. Pilota jokua ezaguna da aintzinatik, maia, greziar eta erromatarren artean ezaguna. Erdi Aroan Frantzian, erromatarren utzitakoa (pila) egokituta, “jeu de paume” (paume = esku-azpia) delakoa bilakatu zen eta Europan XVII. mendea arte oso hedaturik egon zen. Gero gure herrian salbu, desagertu egin zen.

Esan beharra dago Parisen badagoela museo bat “Jeu de paume” izenekoa, baina antzinean frontoi bat izan zela. Ba frontoi horretan, XVIII. mendean monarkiaren aurkako kideak biltzen ziren askotan. eta gau batean idatzi zutela Giza eskubideen gutuna.

Badirudi euskaldunak izan ginela lehenak frontisa erabiltzen, eta hortik datorikio “euskal pilota”ren izena. Beraz aurrez aurrez jolastu beharrean pareta bat erabiltzen zen bitartekari moduan, jokalari batetik bestara pilota bidaltzeko.

Gaur egun ezaguna da euskal pilotaz eta nazioarteko euskal pilota federakundeak 27 modalitate onartzen ditu. Jokalekuak, frontoiak, lau maila nagusitan banatzen dira:

1. Frontoi laburra; (30 eta 36 metro) eskuz eta paletaz jokatzen da.

2. Frontoi luzea; (54 metro). Zesta-puntan, erremontean eta palaz jokatzen da.

3. Trinketea. Eskuz, paletaz edo sarez jokatzen da (handik ere beste izena; Xare).

4. Errebotea. (90 metro). Hauetan aurrez-aurre jokatzen dira jokalariak. Hau da, hain zuzen ere jeu de courte paumetik datorrena. Tenisea antzerakoa, puntaketa batez ere.

Baina inolako zalantzarik gabe Zesta-punta da nazioartean gehien hedatu dena euskal pilotaren modalitatea; Argentinan, Kuban, Mexikon, Estatu Batuetan, Italian, Katalunian, Belgikan, Ipar Afrikan, Filipinetan, Txinan, Austrialian, eta beste herrialde batzuetan jokatzen da, batez ere ikusgarria delako.

Gure herrian, aldiz, pilota da maitatuena.

Datorren astera arte!