castellano

II. zatia

Azken urteotan ohitura denez euskal burdinbidearen museoaren lagunek antolatzen du txango bat bere kideak oso modu egokian zerikusi duten burdinbideazpiestrukturak, batez ere burdinbide azpiestrukturak, ezagutzeko. Aurtengoa Bidasoaren bi aldetara joko dugu horrelako lekuak ikusteko.

Hasi ginen txangoa Zumaiako geltokian, Zumaia-empalme deitzen dena, Zumaia-villarekin desberdintzeko. Azken geltoki hau Zumaia-empalmetik bi kilometrora zegoen, portuan bertan. Eta “empalme” hori zeri dagokio? Ba esan behar da han bertan bi ibilbide egin zuten topo; Bata Zumarragatik-Zumaiaraino zihoan ibilbidea, “Urola burdinbidea”z ezaguna, zeren eta Urola ibaiari laguntzen ziolako, ibilbide ia guztian. Beste linea/ibilbidea da gaur egun Bilbao-San Sebastian lotzen duena, lehen Elgoibar-San Sebastian.

EuskoTren-eko kotxetegia.

Zumaiako geltokia.

Hasiera batean eta lehenengo trena hartu baino lehen bisitatxo bat egin genuen han bertan EuskoTren-ek duen “kotxe-tokiak” edo hobe esanda autobus-tokiak ze han baitaude gaurko eta antzinako autobusak. Han aukera izan genuen giltzatutako autobus bat “desartikulatua” izan zena ikusteko. Penagarria benetan, baina beste autobús bat ikusteak zirrara ikaragarria egin zidan. Aurreko partean Zumarraga-Zumaia txartela ikusten zen, han erdi ezkutaturik, izan zena gogoratuz eta izaten da agian lotsati. Bai asmatu duzue.. Urolako burdinbidea da. Hau da antzinako trena horrez geratzen dena; autobús bat. Beno autobús eta zati txiki bat Azpeitiatik Lasaora joaten dena, baina ibilbide turistikoak egiten.

Gaur egun zaila da asmatzen ze nolako mugimendua zegoen hortik non bat egin zuten bi ibilbideak. Erdiko argazkian lautada bat ikusten dugu non, orain dela urte batzuk burdinbidesare bat zegoen. Gaur, ordea, automobilak aparkatzeko eta Zumaia-empalme geltokira heltzeko. Lehen Zumaia-empalme geltokia geltoki-irla, hau da, geltoki isolatuta zen eta horra ailegatzeko zegoen eta dago gaur egun ere tunel bat aintzinako burdinbide
sare behetik igarotzeko.

Foronda Jauregia. Zumaiako kanpoko kaia. San Pedro eliza.

Lehenengo argazkiaan Foronda jauregia non gaur egun Kulturetxea dagoen. Erdian kaiaren argazki bat eta eskuinean San Pedro Elizarena. Beste eraikin batzuk, batez ere Jauregui etxe-dorrea, Goikotorrearena eta Beobideren Jauregian Julio Beobideren omenez, eta abar. Zumaia eta ingurune hau ikertzeko geologo anitz etortzen da Flysh izeneko fenomenoa hurbiletik ikusteko. Horrek gure aintzinako sekretuak gordetzen baitu, lurraren 60 milloi urte.

Interes berezia dauka Jauregi honek burdinbide zaletuentzat han igarotzen baizituen udaroak Forondako Markesa. Bartzelonako tranbien Zuzendaria izan baitzen eta berari dagokio tranbien linea batzuk batzea. Baina horietaz aparte lehenengo txartel bildumazalea izan zen. Horregatik zaletasuna horri “Forondotelia” izenez ezagutzen baita. (Juanjo Olaizola)

Amaiera ematen genion ikustaldiari eta geltokira joko genuen ba ia ia ordua da lehenengo trena, Zumaiatik Donostiara eramango gaituena, hastear zegoela. Ikusi paretan dagoen ezkutua. ZZ ibilbideari dagokio, hau da Zumarragatik Zumaiara zihoana, 1926tik 1995era bitartean. Urrutian ikusten dugu UT 210 Donostiara eramango gaituena.

Trena behin hartuz gero aukera izan genuen kabinan bertan joateko, EuskoTren langileei esker eta seguritate neurri guztiak kontuan izanda. Niretzat lehen aldia zen eta polita oso izan zen. Han konturatu ginen nolakoa da trenaren gidapena; gidaria behin eta berriz erantzuten ordenagailua bidaltzen zizkion seinaleei, ASFA sistema bezalako bat zen EuskoTren-ek erabiltzen dena. EuskoTrenek Euroloop izeneko sistema erabiltzen du seinaleak bidaltzeko, abiadura mugatzeko eta balaztetze automatikoa egiteko. Txistuz txistu eta bihurgunez bihurgune Donostiako Amara geltokira heldu ginen. Han bertan bisita luzea egin genuen Aginte-postua. Beste aginte-postua dago Bilbon, Atxuriko geltokian. Beno, erabiltzen den sistema da C.T.C (Control de Tráfico Centralizado); (Z.Z.K) Zentralizatutako Zirkulazioaren Kontrola, beste sistemeekin desberdintzeko. Adibidez telefono blokeoan bai irtendako geltokian eta sarrerako geltokian daude kontrolak, beraz kontrola mugikorra da. Aipatuko dugu baita ere automatiko blokoeak bere aniztasunean, adibidez, Eibartik Ermuara tranbia erabilia izan zena.

Oso ohikoa da parke eta abarretan automatikoa den ureztaketa ikustea, baina.. Nori otu zaio burdinbideei ureztatzea? Ez, ez , ez pentsa ze ureztatze kurioso hori geltokiko sarrereko bihurgunetan trenak karrankatu egin ez duelako da.

Handik EuskoTrenaren beste trena bat hartzen dugu Errenteriako geltokira joateko (EuskoTrenekoa). EuskoTren-ek duen beste lineak ez bezala, Donostiatik Hendaiara joateko eskuin aldera joaten da. (besteetan ezker aldera). Arrazoia oso simplea izan omen da, Juanjo Olaizolaren hitzetan. Desbideraketa bat sahiesteko Bilbao-San Sebastian heltzen diren trenak Hendaiara joateko, heltzen diren burdinbidetik bertatik irteten dira desbideraketa egin gabe beraz, lehen momentuan ezker aldea zena eskuin aldea bihurtzen da. Egia esan 1984. urtera arte Bilbao-Hendia ibilbide guztia eskuinez egiten zen baina gero, arazo tekniko direla eta, berrautatu zen eskerretik ibiltzea. Orduko trenetan atzerako ispilurik ere ez zuten eta!!

Ezin da Donostiatik irten non gaunden esan gabe, nahiz eta oso erabiliak izan diren topikoak aipatzen. Inolako zalantzarik gabe nik ezagutzen ditudan hiririk politenetako bat. Goiko irudian Donostiako Udaletxea.

Donostiak daukan aurkezpenerako beste bi txartela; famatuko Kontxako baranda. Eskuinean Kontxako badia Igeldotik aterata erdian Santa Klara irla eta atzean Urgull mendia izanda.

Modernotasuna eta tradizioa elkartzen du Donostiak. Ezkerrean Aizearen orrazia “El peine de los vientos” izeneko Eduardo Txillidaren lana, erdian Kursaal Jauregia (Moneoren kuboak) eta eskuinean Alde Zaharrean bertan dagoen Koruko Andra Mari eliza.. pintxoen hurbil.

Gure hurrengo helmuga, esan bezala, Errenteriako tailerrak dira. Ibilbidean, bihurgunez betea, tunel asko zeharkatzen da, eta hortik datorkio “El topo” (satorra)ren ezizena. Eta ez da harritzekoa ze ia 20 kilometroko ibilbidean 14 tunel zeharkatzen baitira. (guztira bost kilometro baino gehiago tuneletik ibiltzen)

Renteria/Euskotren-en tailerrak

Euskotren 1982-2002eko Juanjo Olaizolaren argazkia

 

Errenteriako Geltokia ere harritzeko modukoa da. Oso leku txikian hiru desbideraketak nasatik bertatik irteten direnak. Egia esan xarmangarria da horrelako geltokia.

 

ASEA/CAF nº12 “Izaraitz” ASEA/CAF nº11 I “Ego-Arbitza”

Taierrak sartu orduko erreparatzeko gaur egungo unitateekin batera beste bitxia ikusten dugu; ASEA/CAF 12 zenbakiduna, barrutik ere ikusten dugun. 12 zenbakiduna Izaraitz izenez ere ezagututa, 11 zenbakidunarekin (Ego-Arbitza) Azpeitiako museoan dagoena, eta 13 et 14 zenbakidunekin (Arno eta mandoia) osatzen du ASEA/CAF taldea, “Ferrocarriles Vascongados”-en egin zuen lana.

Amigos y amigas del BML

Han Errenteriako taileretan itxaroten, trena heldu arte hasi nintzen argazkiak ateratzen. Lehena trenbide-trabesakoa da . Han oraindik ere fv, ferrocarriles vascongadoseko seinalea darrai. Eskuinean “mono” polita. Eta erdian ia ia egun horretako burdinbide
aren museoaren lagunanen taldea, ia osoa.

Hartzen dugu berriro trena Hendaiara heltzeko eta jarraitzen dugu tunelak pasatzen. Oso forma berezia dute tunelek, “arku zorrotzak” edo “ojibalak” oso tipikoak barrokoan eta ezin hobeak elektrifikatutako linietarako. Geltoki batzuk pasatu ondoren igaro dugu Bidasoa ibaia “nazioarteko zubia” ikusiz. Ez da urrun SNCF-eko geltokia EuskoTren-enetik. Beno ba.. beste aldean gaude!