Udazkena    2005    Otoño    2005    Autum

 

Beno ba gabonak ditugu jadanik eta hemendik ere omenaldi txiki bat gure Olentzerori ea gauza asko dakarzkigu eta! Olentzeroa kriston aurreko euskal pertsonaia mitolojikoa da. Jentilen familiakoa, eta jentilen azkena. Jentilak gaur irudikatzeko pentsa genezake pertsonaiak gizakiak baino handiagoak eta basoan bizi zirenak. Gaur egun gabonekin lotzen dugu zeren eta Kristo (kixmi) jaio zela jakin zuenean jaitsi egin zen menditik berria ematera. Bere ezaugarriak eta izena ere aldatzen dira leku batetik bestera baina ia ia leku guztietan Olentzero ageri da tripontzi eta edale moduan, aurpegia ikatz zikindua. Eta jakina da gure umeei opariak ekartzen zizkie gabon gauean, hori bai bilakaera hori denborak ekarrita. Antzinatik gabon gauean, tximinietatik behera jaisten omen zen igitaia eta ote sortak dituela. Baina tira, orain opairiak ekartzen badizkigu.. hobeto! ez da?

Eta Olentzero ekartzeko erabili dugu lurrun lokomotora “Reading Camelback” izenekoa Ronnie Pertuit iparramerrikako egilearena; cajunron. Ederra!

Laster lekua izango du Lurrun trenen atalean.

Datorren astera arte!

 

Olentzero joan zaigu mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duenean

Jesus jaio dela

lasterka etorri da

berri ematera.

 

Horra-horra gure Olentzero

pipa hortzean duela

eserita dago

kapoiak ere baditu

arraultzatxoekin

bihar meriendatzeko

botila ardoakin

 

Olentzero, buru handia

entendimendu gabia

bart arratsean edan omen du

bost arroako zahagia

Ai urde tripa handia!!

 

El Olentzero se nos ha idoa trabajar al monte

con la intención

de hacer carbón.

Cuando ha escuchado

que ha nacido Jesús

ha vuelto rápidamente

a dar a conocer la nueva.

 

Ahí ahí está nuestro Olentzero

sentado

con la pipa en la boca

también tiene capones

y huevos

para merendar mañana

con una botella de vino

 

Olentzero, cabezón

con poco entendimiento

parece que anoche debió beber

un pellejo de cinco arrobas.

¡¡Menudo tripón!!

 

 

Goiko partean Gernikatik Bermeoaren ibilbidearen irudi batzuk.

Egin irudi honetan