Ederra diesel lokomotora hau. CFR (Cãile Ferate Române) konpainiakoa da LDH1250 modelokoa, 80 klasekoa ere ezagutura. Diesel-hidraulikoa da eta gehienezko abiadura 100 kilómetro ordukoa.

Hemen duzue benetazko argazki bat Tiberiu Sufitchirena. Railfaneurope webgunetik aterata.

TrainRo errumaniako webgunean duzue eskuragarri. Egilea 3Dko lana;Bodgan, Stefan Sandu, margozpena; Lucian Florea. Bermargoztutako modeloa DLSean duzue eskura Egilea; Valentin Rusu, valir. kuid_81149