Negua    2006    Invierno    2006    Winter

Traffic; Ba hori, ikusten dugunez gero eta zirkulazio gehiago dugu tren eta bagoiei dagokienez. Eta ezin da gauza guztiak eskaini ezta ere gaur bezalako irudian hirutan jarriko badugu ere. Irudian hiru berrikuntza; Josetxo Gurpeguik, GIZZMOLAND-ek, dakizuenez nire gogoenetarikoa. Oker ez banago Josetxo izan da renfe materiala gehien jarri duen pertsona. Eta Josetxo ereduekin pare niretzat sorpresa polita izan den Martín López, Kabeshimm-en modeloak. Irudian Renfe 277 eta Renfe 591, Josetxo Gurpeguirenak eta Renfe 592, ezizenez gameluak, Martín Lópezena. Hiruak eta beste batzuk ere badute, gaurtik, bere afixa trenak sailean. Irudian ere Joxemairen etxola, Franciscoren katenaria, AVEZen burdinbide
bikoitza, AVE_252 seinale batzuk, eta abiadura kontrolatzeko seinaleak, Xavier Salas-enak, SOPAS, nor hemendik bildaltzen diot agur bero bat. Jordiren Zubia, eta abar.

Goian esan bezala jarraitu egin dugu afixak gehitzen, lokomotora batzuekin, elektrika eta bidaiarien sailean hain zuzen ere. Renfe 250, 251 eta 277 Josetxo Gurpeguirenak eta 252 Marín Lopezena; Kabeshimm. Bidaiari sailean renfe 591 eta 592 bata Josetxorena eta bestea Martínena. Mila esker bioi!!

Datorren astera arte!