Negua    2006    Invierno    2006    Winter

Aste honetan zubiei oparitzen diogu azala eta era berean beste elurtutako paisaia eskeintzen dizuegu. Baina guretzat TRAINZ-en puenting egitea ez da horrelako batetik salto egiten baizik eta guk erabiliko dugu ba hori ba bilatzeko hain ugariak diren TRAINZen zubi ospetsuak. Zubiak ezinbesteko azpiegiturak dira burdinbide
aren munduan. Irudian agertzen dena saiatu gara Langweis bidezubiari Chur eta Arosaren ibilbidean barrena (Arosa express). Orain dela gutxi hitz egin genuen ibilbide hauei buruz.Guk, ordea, europar zabaleko bihurtu dugu eta tren italiar bat jarri dugu bide zubiaren gainean. Ea nora garamatza tren horrek? Datorren astean jakingo dugu. Irudiko zubia MB bloukrans bridge. deitzen da Egilea Mike Banfield, Mike10

Baina TRAINZ munduan basituzu zubi anitz, batzuk hain ezagunak diren Forth ibaiaren gainean dagoena bezala, edo Britannia zubia zein Gales eta Anglesey irla lotzen duena. Beste batzuk oso egokiak dira Sankey bidezubia irudikatzeko, eta abar. DLSera jo baino ez duzue behar aniztasuna hau ikusteko eta baita DLSean ez dituzten beste webgunera ere.

Aipatzekoa da, baita ere, irudiko zuhaitz gehienak Tall Trees & Boardwalk RR. bilduma handiakoak dira.

Eta esan bezala adi egon behar gara jakiteko nora doazen irudian agertzen den trena. Elektrikoa den FS E444.054 TEE 2 lokomotora eta bidaientzako FS TEE 1974 kotxeak eramanten dituena. Egilea XSIV, trainzitalia.

Hurrengo astean jakingo dugu. Adi ba!

 

Datorren astera arte!