castellano                                                                            Joseba Barrio Ezkerra
II. zatia        III. zatia                      Kokapena eta ezaugarriak

Txango honetan Euskal Herriak dituen burdinbide azpiegitura ospetsuenetariko bati egingo diogu bisita , Larrungo burdinbide-kremailereri hain zuzen ere. Larrun oso mendi ezaguna da Euskal Herrian. Pirineotako lehenengo (edo azkenengo) mendia da. 905 metro ditu eta handik ikus daiteke, eguna lainorik gabe dagoen, euskera erabiltzen dituen herrialde oro; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdi.

Nahiz eta urrutitik irten gu hasiko gara gure txangoa Bidasoa pasatzen. Bidasoa da gure “Rio Grande” Bai zeren eta Hendaiak (Handi Ibaia) esan nahi du, horrek badia handia zegoela adierazi nahi zuen, Txingudiko badia. Handik Donibane Lohitzunera joango gara.
Donibane Lohitzune (Larrun atzeko aldean) (*) San Juan de Luz-en SNCF-en geltokia

(*) Egileak: Fondo Etor-Ostoa ( Santi Yániz ). Iturria: Mendikat) Joango garen tontorra argi eta garbi ikusten da gune osoa horretatik. Lapurdiko kostaldetik jarraitzen dugu Donibane Lohitzune heldu arte; San Juan de Luz. “Luz” hori agian eman zion ezizenez ezagutua zen “Eguzki Erregea”k; Luis XIVk Maria Teresarekin ezkondu ondoren. (1660). Ez da harritzekoa, beraz, ingurune honetan hainbeste europako aristokrazia egotea denbora gutxi arte. Dena dela gaur egun oso leku ezinhobea da oporretan egoteko. Baina kostalde honetan ere arrantzale kosta izan zen, bale bila zebilen barne. Baina baita korsario kosta ere bihurtu zen kostalde hau. Hauek batzuetan “patente de corso” , hau da errege baimenarekin, izeneko motako pirateria erabili zuten aurkako itsasontziak sustsitzeko berekoak gorde.

Ikusten duzuenez Lurrun gaina ikusten da hemendik eta are gehiago burdinbidea bera ikusten dugu Urkilepo eta Altxanga tontorren artean.

Donibane Lohitzun gara. Handik Azkainera joango gara errepidetik. Agian trena hartu baino lehen ondo legoke inguruetako herriak ezagutzen; Azkaine-Senpere-Ezpeleta-Ainhoa-Saar eta azkenean St. Inazi gaina joatea. Edo zuzen zuzenean Azkainetik aipatutako gaina joatea.

St. Inazi gaina. Burdinbide-kremaileraren beheko geltokia.

Mendiaren tontorra Larrun, Larhun, Larun edo La Rhune izenekoekin ezagutzen da. Azken hau, ordea, frantsera gaizkitxuraldaketa baino ez da. Hedatuena Larrun (larre gune) da, baina ez da hori behar bezela frogatuta (*) Agian hobeto uzten badugu Larrun izenaren esanahia misterioan. Inkisitzioarentzat, ordea, Larrun mendia deabruen habia baino ez zen. Eta ez da harritzekoa zeren eta handik hurbil Zugarramundi, Sara eta Urdazubiko lezeak baitaude non akelarreak ugariak ziren.

(*) Mikel Albisu. Euskal Herria aldizkaria 12. zenbakia

Ezkerreko argazkian tope eta kremailera ikusten ditugu. Erreza da jakitea ze nolako kremailera den kremailera-burdinbidearen artikulua irakurri ondoren. Bai, Strub motakoa da.

Txartela erosi bezain pronto nasara joaten gara tren bila. Tren hau adierazteko ere “Le petit trainz”, Zura barnizatutako trena, Larrungo trena, eta abar. Nasa jendez beteta dago baina saiatuko gara ahalik eta leku hoberen bilatzen gure erreportajea behar bezela egiteko.

Bi trenak itxultzen dira tontorretik beste bidaiari multzo bat hara igotzeko. Tren bakoitzak lokomotora bat eta bi kotxe ditu.

Kotxearen muturrean balazta-zainarentzat kabina bat dago. Gu beraren atzean egingo dugu bidaia. Ez dago txarto!

Larrungo trena bide estuko (1000mm) trenen sarea egon diren burdinbide bakarra da. Baionatik Hendariaraino (Hendaiako hondartzara zihoan linea barne) eta Donibane lohitzunetik honaino zegoen linea.

Linea hau egiteko lehenengo proiektua 1909koa da. 1912. urtean hasi ziren lanak eta eten bat baino gehiago gaindituz (Guda Handia) 1924. ekainaren 30 irekitzen da linea osoa 4200 metro ditena. (*)

(*) MAQUETREN aldizkaria Lokomotoren ezaugarriak

Bidaia hasi eta gutxira ikusten ditugu kremaileraren kotxetegiak. Oso ikuspegi ona ditugu trenaren aurreko aldean, norabidearen arabera jakina.

Ikusten dituzue bihurgune hauek oso zakarrak dira eta trenak indarrez mugitzen zen. Tipi-tapa, tipi-tapa, soinu honekin aldapak gainditzen gindoazen. Abidadura 8 kilometro ordukoa da eta igorea egiteko 35tik 40ra minutu behar izaten dira.

Kontu handiz begiratzen genuen lehiotik ea pottokak ikusten genituen! Ikusi bai, baina urrutitik zuhaitz baten gerizpean zeuden eta. Heltzen ari gara gure ibilbidean zehar izango ditugun unerik politena. Ikusten dugu lehenengoz Lurrun gaina

Heldu gara “La Breche”-era Goiko irudia da tren honetako irudirik ezagunena baina lehengo planoan larrungo trena egon ohi da. Ikusi dugu jadanik goian txartelean. 

  II. zatia