I. zatia                III. zatia 
“La Breche” igaro ondoren eta zoragarria den mendia ikusiz hiru iturrietara goaz. Han hartuko dugu baztergune bat eta itxarongo ditugu jaisten diren trenak desbideratutako burdinbidea sartzen, gurutzaketa egiteko. Joaten garen lekuan ikusiko dugu, argi eta garbi nola egiten den gurutzagune hau balazta-zainaren atzean baikara.

Hiru iturrietako gurutzagunea. Jaisten diren trenak itxaroten dugun bitartean arreta izanten dugu ea ikusten ditugun putreak. Eta bai ikusten ditugu batzuk (Sai arreak dira)

 

Balazta-zaina orratza aldaketa egin du eta zain dago jaisten diren trenak pasatzeko, berriro orratza zegoen bezela uzteko, beheko argazkian ikusten duzuen legez.

 

 

Etorritako trenak burdinbide desbideratuan sartzen dira hiru iturrietako gurutzagunean.

Jarraitzen dugu tontorrerantz eta berriro harritzen gara ikusitakoarekin. Orain ikusten dugu, gerizpean ere, artalde bat. Jakina uztailaren erdian gara eta Eguzkiak gogorki jotzen du.

Kotxeak irekiak dira, lehiorik gabekoak, euri-zaparradaren kasuan gortinak erabili baino ezin duzu egin. Gortikak zuri-gorriak eta zuri-urdinak dira.

Tipi-tapa, tipi-tapa pixkanaka pixkanaka gorantz goaz, aldapa gogorra dugu orain . Aukera izaten dugu gure atzean zetorren trena ikusteko. Prest gaude hartzeko azkeneko bihurguneak hartzeko, oso itxia eta aldapaduna zena.

Lehiotik begiratuz gero Donibane lohitzune ikusi genuen, nahiz eta pixka bat lainotuta egotea. Egian esan, igoera hau lehenengo aldiz egin nuenean ez zen ezer ikusten, beraz, ez da hain txarto eguna nahiz eta hoberena ez izan.

Gailurrean gara eta paisaia ikustera goaz. Esan bezala ez da egunik hoberena ezta txarrena ere. Dena dela Hendaia, Hondarribia eta abar aise ikusten ditugu. Baita Bidasoako Bera ere…. beno…. egia esan Beran bertan gaude kartelan ikusten denez. Ikusi Jatetxearen aurrekoaldearen agertzen den izena, Larun. Beran Larun izenekin ezagutzen baita mendi hau.

Frantziako telebistako antena itzela ikusten dugu baita ere. Geltokia heldu baino lehen ikusten ditugu azken zatia non pottoka batzuk ikusten ditugun. Eta ikusten dugu baita ere prisma formakoa duen monolitoak.

Eskuineko argazkiak 1859.urtean Montijoko Eugenia, Napoleon III.a emakume izan zena, honaino egindako igoera oroitzeko. Hori ospatzeko eta Eugeniaren homenez egin omen zuten linea hau. (*) Ez da lehenengo aldiz, ordea, Montijoko Eugeniaz hitz eginten dugula webgune honetan. Gogora ezazue Urdaibain zehar Aurrera lurrun lokomotorarekin artikuluak non esan genuen bikote honek eraikiarazi zuen Gautegiz-eko Jauregia. Eugenia, Eugenia!!

(*) Hasieran esan genuen legez, linea honen eraikuntzarek lehenengo pausuak eman siren 1909, hau da, Eugeniaren txangoa 50 bat urtera. Urteurren honek bultzatu omen zuen eraikuntza hau.

Gailurrean bertan helipuerto eta jatetxe batzuk, kapera, eta abar. aurki daitezke. Beraz handik pixka bat urrundu behar duzula askatasun sensatzioaz jabetzeko.

(*) Egileak: Fondo Etor-Ostoa ( Santi Yániz ). Iturria: Mendikat)

Goiko eskerreko argazkian Larunetik ikuspegi bat (Gogora ezazue Beran Larun izenez ezagutzen da mendi hau)

III. zatia