Irudi honetan fama handiko Shay lurrun tren makina ikus dezakegu. West Side Lumber zur enpresarako egin zuen lan, California estatuan 1940tik 1961era bitartean. Gaur egun ordea, lurrun makina asko eta asko gertatzen den bezala bidaia turistikorako baina ez da erabiltzen apenas. Trenbide estukorakoak dira.

Engrajeduna lokomotorra da. Horrelako tren makinak bereizteko zilindroak hartuko ditugu kontutan. Zilindroak bertikalak badira eta transmisioa lokomotorraren eskuineko aldean doan Shay motakoa da, alboko partean makurtua badago zilindroa Climax motakoa izango da eta makurtua bada, baina kanpoko partetik barneko aldera badagoen Heisler motakoa izango da.

Hemen duzue argazkia.

Informazio gehiago lurrun lokomorei buruz hemen eta hemen. Lurrun lokomotorren izendapenaren artikuluaren arabera Shay lurrun lokomotorrak horrela sailkatzen dira.

Shay lurrun lokomotorak hiru multzotan sailka daiteke; A, B eta C. A motakoek 2 zilindrok eta 2 bogik dituzte, B klasekoek 3 zilindrok eta bi bogik , C multzotan, ordea 3 zilindrok eta 3 bogik eta azkenean D motakoek 3 zilindro eta 4 bogik.

Beraz, irudian agertzen dena C motakoa izango da.

Baduzue TRAINZONE webgunean. Egileak; Rich Blake, slugsmasher