Irudi honetan Mikado klaseko lurrn lokomotora ikusten da. 2-8-2 klasekoa, baina kontuz lokomotoraren aurreko aldean ondo ikusten gero horrelako notazioa ikusiko dugu. Eta han ikusten dugu 141-2103. Gogora dezagun notazioak; 2-8-2, 141, 1D1,

Zer esan nahi du hainbeste zenbakik? Esan behar da hori izan zen RENFE erabilizuen metodoa lurrun makinak sailkatzeko; Lehen hiru zenbakiak ardatzei dagokie. Gero bigarren multzoan beste lau zenbaki ikus ditzakegu, lehenego zenbakia, gurean bia, bakarrik agertzen da lurrun makina tenderra bereizia daukanean, eta zenbat zilindroak zituen adierazten da. Gainontzeko hiru zenbakiak bere multzoan serie-zenbakiari dagokio, kasu honetan 103.a. Eta bi zenbaki-multzo zatitzen duen marra horren gainean “f” hizkia agertzen ba da fuel-oliokoa dela adierazten du ikatz erabili beharrean.

Hemen duzue benetako argazki bat

Lokomotora hau TRENSIM webgunean duzue behera jaisteko. Pere Comas da bere egilea, javierfl-ek egin du ikusgarria den ken hori.

Ez galdu horrelako bitxia!

Informazio gehiagorako lurrun lokomotoren izendapena buruz klik egin hemen.