Trainz Whitte46k egindako modeloa.
Hemen dugu suitzar elektrikoa den lokomotora hau Ge 6/6 (*) (C’C’) modelokoa dena. Horrelako lokomotorak Rätische Bahn (RhB) konpainiarako eginak ziren 1921. urtetik aurrera. Guztira 15 “Kokodrilo” familiako lokomotora egin zituzten Albula Bahn ibilbide ederrerako. Rätische Bahneko enpresak metro bateko linea batzuk kudeatzen ditu.

(*) “G”k adierazi nahi du lokomotora zabalera estua dela, “e”k elektrikoa dela eta 6/6 notazioak adierazi nahi du lokomotorak 6 ardatz dituela, denak motorrak edo traktoreak.

 

Informazio gehiago lokomotora hauei buruz hemen.