Gaur, gure egutegiak data berezia erakusten digu: Egun horretan, 1913.07.13an, heldu zen Hendaiaraino Donostiatik zetorren “Topoa” izeneko trena, hilabete batzuk lehenago, 1912.12.05ean Irunera helduta zena. Baina gaur ospatzen dugun urrats txiki hau, Irunetik Hendaiaraino egina, oso garrantzitsua da gure burdinbideen historian nahiz eta egun horretan bertan ezbehar handia gertatu zen Irunen aldean non bi trenak elkar jo zutenean. [1]

Dakizuenez, 1659. urtean, “Pirineoetako Hitzarmena”ren ondorioz Frantziako eta Espainiako monarkiak kokatu zuten haien arteko muga Euskal Herria bi zatitan banatuz eta edonolako ezberdintasunak sortarazi zituzten bi zatien artean: Hizkuntza, administrazio politikoa eta, nola ez, burdinbide (*) ezberdinak ere. Gogora dezagun Frantzian errailen arteko zabalera 1435 mm.koa da, Espainian, ordea, 1668mm.koa.

(*) Agian hau izan liteke benetako arrazoia Espainian burdinbide zabalera ezberdina jartzea bere ibilbidean, kar, kar… Ez dut uste, baina azalpenik tontoagoak entzunak ditugu horri buruz.

Handik aurrerantz Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria, Euskalerria kontinentala eta Euskalerria penintsularra, Euskadi Norte eta Euskadi Sur, edo horrelako hitzak erabili ditugu jakinarazteko Herria bera garela: Euskal Herria, euskararen Herria. Beste batzuentzat, ordea, Frantzia eta Espainia… Zenbat buru, hainbat aburu, dakizuenez.

Egun hau, jakina, lekua izango du aurrerantzean egingo dugun Euskal Herriko burdinbidearen historian. Han hasiko gara Euskal Herrira heldu zen lehenengo trenarekin, Baionara heldu zena 1855.03.26an, eta herrialdeka herrialdeka saiatuko gara erakusten zein izan den gure historia. Baina ez bakarrik trenak baizik eta tranbiak, funikularrak, kremailera trenak, trolebusak eta teleferikoak ere hartuko ditugu kontuan gure Historian. Lana itzela… baina…

Ez dakit hemen (Trenak Express-en) izango den edo beste leku apropos batean euskeraz saiatuko naizen lana egiten.

Topoaren ezaugarri teknikoak:

Ibilbideak 21 kilometro baino gehiago dauka eta Gipuzkoa eta Lapurdi euskal herrialdetik igarotzen da eta Topoa “ezizena” lortu du hain ugariak izan direlako tunelak bere ibilbidean.

Hauek izan dira Topoaren jabeak:

1912.12.05etik – 1924.10.23ra bitartean.  “FSFF

1924.10.24tik   – 1973.01.29ra bitartean.   “SEFT

1973.01.30tik   – 1979.05.31ra “FEVE

1979.06.01tik gaurdaino “EuskoTren“.

 

FSFF. “Compañía del Ferrocarril de San Sebastián a la Frontera Francesa”.

SEFT. “Sociedad Explotadora de Ferrocarriles y Tranvías”.

FEVE. “FErrocarriles  de Vía Estrecha”.

EuskoTren. Ferrocarriles Vascos

ZORIONAK !!

 

 

Hace 100 años el “TOPO” se hizo internacional. Historias del Tren. Juanjo Olaizola Elordi.

El “TOPO” cumple un siglo. Historias del tren. Juanjo Olaizola Elordi.  [1]

Tipi – tapa, tipi – tapa, el Topo cumple cien años. Trenak express.