Gure Burdinbideen Historian izugarrizko garrantzia du data honek: 1830. irailaren 15a. Egun horretan hasi baitziren zirkulazioak, merkantziak eta bidaiariak eramanda, lurrun lokomotorak erabiliz.Data horretatik aurrerantz bidaiarien garraioa egiten da lurrun makinak erabiliz, hobeto esanda, mugikorrak diren lurrun makinak erabiliz, hau da, lokomotorak, trinkoak diren lurrun makinei inposatuz. Lasterketa hasi baino ez da egin. Dena dela, zati batzuk gainditzeko behar beharrezkoak ziren oraindik trinkoak diren lurrun makinak, ibilbide honetan, Liverpool eta Manchesterren artean barne.Lurrun makinekin garraioak daukan abantailak, beste garraio moduekin konparatuz, hain dira handiak ze Burdinbidea bilakatzen da primerako industrian, izugarrizko garrantzia duena. Urte batzuk ondoren, ordea, burdinbideari aurre egiteko sortuko dira beste garraio mota batzuk: Automobilak eta bere kideak.

Ibilbideak berak Manchesterren dagoen kotoiaren industriaren gunea eta Liverpoolgo kaia lotzen zuen.

Irudi honetan ikus dezakegu ibilbidean zehar mugitu zen lurrun lokomotorerik lehenengoeretatik bat, Northumbrian izenduna 7 zenbakiduna.

Ibilbide hau baino lehenago ireki zen Stockton and Darlington Railway, 1825.09.27an, baina burdinbide honetan merkantziak lokomotorekin garraiatzen zituzten, ez ordea, bidaiariak.

Canterbury and Whistable Railwayk (1830.05.03) merkantziak eta bidaiariak mugitzen zituen baina ia ia ibiblide osoan trinkoak diren makinak erabili zituen eta zati txikia lokomotora erabiliz.

Beraz, guretzako, hau izango zen munduko lehenengo burdinbidea: Manchester eta Liverpool Railway.

Irudi honetan ikusten da Liverpoolgo geltokia inagurazio egunean. Lurrun lokomotorak, bagoiak eta kotxe batzuk eta “Moorich Arc”. Ibilbidea Stephensonek egin zuen zubiak, trenzubiak, tunelak eta abar erabiliz.

Inagurazio egunean ezbehar gertatu zen lokomotora batekin, Rocket lokomotorarekin hain zuzen ere, diputatu bat, Willian Huskisson, atrapatu eta hil zuenean trenbidea igarotzean.

 

Goiko irudian ikusten da bi ingeles hiriaren artean eraikitako burdinbidea. Ia ia erdian dago Rainhill herria non egin zituzten “Rainhill frogak” non aukeratu zuten Rocket lokomotora irabazle moduan.

The Industrial Heritage of Britainaren irudia.

Loturak:

Liverpool and Manchester Railway. Wikipedia. EN.

Liverpool and Manchester Railway. The Industrial Heritage of Britain. EN.