Robert Stephenson ingeniari britainiarra, George Stephensonen burdinbide bultzatzailearen seme bakarra da eta berarekin hartu zuen parte burdinbide munduak eman dituen unerik ezagunenak.

Robert Stephenson Willinton Quayn, Newcastle Upon Tynen, jaio zen 1803.10.16 egunean eta 1859.10.12an hil zen.

Bere aitak ez bezala, Robert Stephensonek ikasi ahal izan zuen Bruce eskolan eta baita Edinburgeko Unibertsitatean ere.

1804 joan ziren bizitzera Killingworthera non bere aita George izango zen meatzeen ingeniari jabea.

1823.06.23an sortu zuen munduko lehenengo burdinbide lantegia George bere aitarekin, Edward Pease, Thomas Richardson eta Michael Longridgerekin batera. Stockton and Darlington Railway-erako zen lehenengo lokomotora, 1825. urtean egina, Locomotion 1. zenbakiduna.  Gero Hegoamerikara joan zen urte batzuetarako. Han izanda, bat egin zuen beste burdinbide asmatzailearekin, Richard Trevithickekin.  Itzulitakoan  Liverpool eta Manchesterren arteko ibilidearen prestaketan hartu zuen parte. Hain zuzen ere, bere faktorian eginiko Rocket lurrun makina izan zen Rainhill-eko frogaren txapelduna, gero ibilbide horretarako erabiliak izango ziren lokomotorak.

Baina lokomotorak ezezik, edonolako azpiegiturak eratu zituen burdinbide munduan: Burdinbide zubiak, tunelak, lubakiak eta abar.

Beste burdinbide faktoriak ere lagundu zituen egiten, VULCAN FOUNDRY LTDA kasu.

Euskal Herrira ere heldu ziren Robert Stephensonek eginiko lurrun lokomotora batzuk eta bat bederen ikusgai dugu gure Burdinbideko Museo Nazionala, Azpeitian, non ESPINAL izeneko lurrun lokomotora jarraitzen du bidai txikiak egiten.

Kontserbadore Alderdiko kidea zen urte batzuk. Ez zuen umerik izan, beraz, ez zuen jarraitu Stephensondarren leinua.

1833. urtean izendatu zuten London & Birmingham Railwayaren zuzendaria.

Irudian Britannia zubia Galesen eraikia.

Erresuma batutik kanpo ere lan egin zuen Robert Stephenson-en; Suedian, Italian, Suitzan eta Egipton, non eraiki zuen Afrikako lehenengo burdinbidea.

 

Robert Stephenson. Wikipedia. EU.The Life of Robert Stephenson. (I, II) Google books.