A B C D E F G H I J K L M N
O P Q R S T U V W X Y Z

 

Automotorra

automotor automotrice
rail car triebwagen
automotore automotora

Automotorra autopropultsatua den burdinbide ibilgailua da bidaiariak eta merkantziak garraiatzen dituena.

Kotxearen eta lokomotorraren ezaugarriak batzen ditu automotorrak. Kotxe/bagoi bidaiariak edo/eta merkantziak (*) garraiatzen dituelako eta lokomotorra trena mugitzeko baliagarria delako beste kotxeak eramaten.

Hedapenez trena osoari automotorra deitzen zaio ere.

(*) Gaur egungo automotorra bidaiariak garraiatzeko da, baina baziren merkantziak garraiatzeko zirenak eta biak batera modu mixtoan ere.

Automotorraren ezaugarri nagusia da  ez duela behar lokomotorrik trena klasikoaren gertatzen dena.

Eman dugun definizioaren barruan tranbia klasikoetatik moderno trenetara sar ditzakegu ferrobusak eta horrelakorik ahaztu barik.

Automotorrak arruntenak diesel eta elektrikoak dira.

Goiko irudian diesel automotorra germaniarra dugu bi ibilgailuak dituena. Baina ba ziren lurrun edo gas bidezko automotorrak.

Diesel Renfe 597 TER automotorra.

Pizias-ek egina

 

Elektrikoa EuskoTren UT 200 klaseko automotorra

Josetxo Gurpeguik eta Joxemaik egina.

Eskerreko irudia kittel lurrun automotorra da Konrad Bernardek egina. Automotorraren barruan bereiz ditzakegu motordunak diren unitateak eta ez direnak. Motordunak automotorrak berak dira eta M batez izendatuko ditugunak.

Motordunak ez direnak (kotxe) atoiak dira, beraz A batekin izendatuko ditugu.

Bai motordun unitateak eta atoiak makinistarentzako kabina eraman dezakete. Hori adierazteko k batez idatziko dugu.

Askotan ikusiko dugu automotorra adierazteko modu hau: DMU-X, non DMUk adierazi nahi du diesel automotorra dela (Diesel Multi Units) eta X da ibilgailuaren zenbakia

EMU-Y bada elektrikoa den automotorrez hitz egiten gara non Y dira, era beran, ibilgailuaren zenbakia (Electric Multi Units).

Lurrun automotora bada, SMU-Z (Steam Multi Units).

Eskuinean sobietar den automotorra polita ikus dezakegu Vold-ek egina.

Gehiago jakiteko automotorraren osaketari buruz ez bakarrik zenbat unitateak dituen baizik eta nola osatzen den automotorra ikertuko dugulako.

Adibidez eta goian ikusitakoaren arabera esan genezake gure automotorra Mk-A-Mk dela. Hori ikusita badaukagu DMU-3 edo EMU-3 da gure automotorra eta baita bi kabinadun motorrak dituena eta atoi bat.

Mk = Kabinadun motorra

A = Atoia

Ak = Kabinadun atoia

M = Motorra

Ak-M-A-A-M-Ak (DMU-6 edo EMU-6). Hemen sei ibilgailuetako automotorra dugu zeinak bi ibilgailu motordunak ditu eta lau atoia. Azken hauen artean bi kabidunak.

Automotor alemán diesel DR 172/DB 772. Trenak Express

Automotores (I): Automotor soviético ER9P. Trenak Express