1855 martxoaren 26an heltzen da Euskal Herrira lehenengo trenbidea. Iparraldetik heltzen da Baionara Akizetik (Dax-etik) etorrita. Parisetik abiatu zen burdinbide handia Frantziako hiriburua herrialdeko hego mendebalera lotzeko. Compagnie du chemin de fer de Paris à Orléans (PO) konpainiak egin zuen burdinbidea Parisetik Bordelera.

Beraz, burdinbidea heldu zen 1843.05.05ean Orleansera, Toursera 1846.04.02an eta Poitiers-en zegoen 1851.07.05ean. Angouleme – Bordeaux Bastide ailegatu zen 20.09.1852an. Poitiers – Angouleme zatia bukatu zen 1853.07.18a. Bordelen (Bordeaux-en) geltokia Bordeaux Bastide kokatuta zegoen Garonaren eskuin ertzean.

Bordeletik Baionara beste  konpainiak egin zuen trenbidea: Compagnie des Chemins de fer du Midi (MIDI). Bi zatitan lortu zuen.

Lehenengoan Bordeletik Akizera joan zen eta 1841.07.05ean Lamothera heldu zen eta Lamothe – Dax ibilbidea 1854.11.12an inauguratu zen. Azkenean, 1855.03.26an, burdinbidea heldu zen Baionara, Euskal Herrira.

Kasu honetan Bordelen geltokia Garonaren ezker ertzean zegoen. Hasiera batean Bordeaux Segûr zen geltokia baina urte batzuk geroago geltokia lekualdatu zen gaur egun dagoean Bordeaux St. Jean. Ez zen posible, ordea, Baionatik Parisera joatea trenetik jaitsi gabe Garona ibaia alde batetik bestera ez zegoen burdinbide loturik Eiffel izeneko zubia eraiki arte 1860ean.

Dena dela gaur azpimarratzen duguna da Euskal Herrian izan zuen lehenengo burdinbidea. Eskuineko irudian Baionako jatorrizko geltokia.

Burdinbidea jarraituko zuen Hendaiaraino eta 1864.04.21ean ibili zen, lehenengo aldiz, tren bat Baionatik Hendaiaraino Euskal Herriaren Hegoaldeekin trenekin lotuz.

Urte batzuk lehenago, ordea, ireki zen Hego Euskal Herriko burdinbide aitzindaria, Iruñetik Kaparrosora zihoana 1860.09.15ean, beraz, bost urte beranduago hegoalde iparraldean baino.

Ikusiko dugunez Baionatik Hendaiaraino eraiki zen burdinbide sare handi bat edonolako ibilgailuak erabiltzen; Trena, tranbia, kremailera trena. Oso sare interesgarria.

Chemin de fer Dax Bayonne.