1864.08.15ean inauguratzen da, ofizialki, Madriden eta Parisen arteko burdinbidea azken zatia, zailena,  bukatu ondoren. Zati hau  Olazagutia eta Beasainen artekoa zen.

Ikus genezakeen burdinbidea heltzen da Euskal Herria 1855.03.26an Paristik zetorren burdinbidea azken zatia bukatzean Dax eta Baionaren artean.

Baina burdinbide hau inauguratu baino lehen bageneuzkan beste linea batzuk jadanik Euskal Herrian:

1860.09.15ean inauguratu zen Iruñea eta Kaparrosoren arteko burdinbidea, zeina 1861.05.16an ailegatu zen Tuteraraino eta 1861.09.18an heldu zen Zaragozaraino.

Beste data garrantzitsua 1863.03.02koa da Bilbo eta Ebroko Mirandaren arteko burdinbidea inauguratu zelako. Kastejonera heldu zen línea 1863.08.31n. Hori izan zen Bilbok bultzatutako línea Madriden eta Parisen arteko burdinbidea Bilbotik pasatuko ez zela jakitean.

1863.10.22an heldu zen Hendaiaraino Baionatik etorritako trena.

Gaur ikusten dugun burdinbideari dagokionez atala batzuk aipa ditzakegu:

1862.03.06an hasi ziren ibiltzen tren batzuk Miranda eta Olazagutiaren artean nahiz eta inaugurazio ofiziala 1862.04.13an izan.

Beasain eta Donostiaren arteko zatia 1863.09.01ean izan zen.

Donostia eta Irunen artean 1863.10.18an gertatu zen.

Esan dugun moduan  Madril eta Parisen arteko zatirik zailena Olazagutia eta Beasainen artekoa zen non tunel batzuk zegoen. Baina azpiegiturarik sonatuena Ormaiztegiko bidezubia izan zen.

Pixkanaka pixkanaka Euskal Herriko burdinbidearen sarea egiten ari zen. Ikus dezagunez lotura batzuk ditugu jadanik.

 1855tik aurrera Bordelekin, Parisekin eta Europako iparraldearekin lotura.

1861.10.02tik aurrera Tuteratik Kasetarekin (Zaragozan) konektatzen zuen, beraz, Penintsularen ekialdearekiko lotura.

1864.01.25ean Mouserrollesetik (Baionan) Puyoora , beraz Frantziako ekialdearekin.

1864.08.15etik aurrera Espainiako Mendebal eta Hegoaldekin Burgos, Valladolid eta Madridekin konektatuz.

Hilabeta batzuk geroago 1865.08.22an bukatu zen Irurtzun eta Iruñearen arteko burdinbidearen zatia Euskal Herriko hiririk handienak elkarlotuz, nahiz eta Bilborentzeko loturak oso kaskarrak izan.

Bukatzeko esan behar da Irunen eta Hendaiaren arteko ibilbidean bi zabalerak erabiliak izan ziren nahiz nazioarteko izenekoa nahiz iberiko izenarekin ezaguna.