Gaur, abenduaren 3an, euskararen eguna, aurkezten dizuegu, ofizialki, Gure Trenak, euskal burdinbideari buruz egindako web orria. Trenak bezalako orrialdea euskeraz idatzita.
Hasiera hasieratik, Gerok Screens gure webgunean atera genuenetik erabili dugu euskera gure idatzietan.Gure lehenengo erreportaia euskeraz ere izan zen Urdaibain zehar Aurrera lurrun lokomotorrarekin.

Gure egutegiak ere beti izan dira euskeraz eta beste saila polita burdinbide ikus hiztegia izan da burdinbide zaleei trenen ezaugarriak hurbiltzeko.

Munduko burdinbide historia ere jorratu dugu euskeraz eta hori izango da helburuetako bat: Historia hori osatzea.

Euskal Herriko burdinbideari buruz egin ditugu errportaia batzuk, burdinbidea Euskal Herrira heltzen da, Topoa, eta abar.

Jarraituko dugu historia hau erakusten, zeintzuk izan ziren Euskal Herrian zehar zeharkatu dituzte burdinbideak, nola sortu ziren, eta abar.

Denbora gutxi dugu hainbeste lanak egiteko, Trenak Express, funiculars, Gure Trenak.. baina tira !!

Burdinbide mundua oso txikia da interneten espazioan eta euskaraz egiten baldin baduzu konturatuko zara ia ia alferrikoa dela zure lana zaletasuna moduan egiten ez baduzu, bederen.

Baina egunen batean utziko diogu web hauei egiteari eta gustatutko nintzateke zeozer euskaraz uztea.

 

Ongi etorriak !!