A B C D E F G H I J K L M N
O P Q R S T U V W X Y Z

 

Biraldi gunea

raqueta raquette
turning loop Khere
girone bucle de inversao

Burdinbide hizkeran biraldi gunea itzulerako kiribila edo buklea da erraketa itxurakoa. Normalean trena norabide batean egiten da mugimendua. Ibilbidea bukatzen denean zentzuz aldatu behar du trenak. Normalean lokomotorra da lekuz aldatzen dena atzekoz aurrera.

Baina beste trenetan, giltzatuak direnak batez ere hau ez da posible egitea eta bi kabinadunak ez diren trenetan bilatu behar dugu ibilbidea trena zentzuz aldatu ahal izateko.

Adibidea TalgoII.a trenean ikusten dugu. Tren giltzatuta honek gidatzeko kabina bat baino ez dauka. Beraz behin helburuko geltokira heldu orduko horrelako “erraketa” bat egin behar du kontrako zentzuzkoa hartzeko.

Gauza bera lortzeko trianguloak eta izarrak erabiltzen dira baina tren handietan biraldi gunea da erarik egokiena. Lokomotorra baino ez bada buelta ematea behar dena zubi birakariak erabiltzen dira ere.