Gure Munduko burdinbidearen Historian saiatuko gara ikertzen zeintzuk izan ziren lehenengo ibilgailuak jakiteko nola moldatu zen gizakia zamak garraiatzeko. Era hori Historiaurreko izenekoa lehen denboretatik Aro Modernora garamatzana da non agertzen diren, meatzetan batez ere, lehenengo ibilgailuak zeregin honetan.
Ehiztari gizartean gizasemea beti ibili da hemendik hara joaten jan bila bereziki. Beste animaliarik ez bezala gizakiak tente ibili ehizatu du. Ezaugarri berezi horrek, tente ibiltzearena, abaitaila batzuk ekarriko dizkio, besteen artean zamak garraiatzeko ahalmena. Beraz, gizakia bera da gauzak leku batetik bestera mugitzeko dena. Geroago animaliak izango dira zeregin honetan lagunduko diote gizona eta emakumeari.

Laster garraio lanetan hartuko zuten parte lanabes batzuk. Lehenak oso era errazean aurkituak izan ziren, adibidez, zuhaitz adar arrun batekin zamak leku batetik bestera mugituko genituen.

Lehenengo sokek ere lagunduko digute zeregin honetan. Tresna hauek animalien laguntzarekin konbinatuz beste garraio mota lortuko genuke, “Travois” izeneko tresnak izango ziren, agian, lehenak Kristo aurreko 10000. urtean.

Adar eta enborrak erabiliko genituen zama astunagoak garraiatzeko bere gainetik. Gero helduko ziren lehenengo plataformak, oholtzak, erabiliak edozein lekutan, lur, ur edo elur gainean.

Hustutako enborrak izango ziren lehenengo txalupak, K.a. 7500. urtean. eta lehenengo ibilgailuak.

Era batera edo bestera gurpil asmakizunarekin, K. a. 3000. urtean, jauzia izugarria izango litzateke.

Gurpilaren ondoren gurdiak agertuko ziren K.a. 2000. urtean eta hauek oso antzekoak izango ziren mende batzuk geroago burdinbide ibilgailuak izango zirenak.