1860 irailaren 15ean irekitzen da hego Euskal Herriko lehenengo burdinbidea Iruñea eta Caparrosoren artekoa.

Hilabete batzuk geroago, 1861 maiatzaren 16an Tuteraino heldu zen eta irailaren 18an Casetas izeneko herriraino, Zaragozatik gertu.

Ikusi genuen Espainia eta Frantziaren arteko lotunearen atalean hiru ziren aukerak. Azkenean Iruñea eta mugaren arteko lotunea ez zen “Los Alduides” konexioarekin  bitartez egin, baizik eta Iruñea eta Zaragozaren arteko burdinbidea bat egingo zuen Madrid eta Parisen arteko burdinbidearekin, Altsasun.