1830. hamarkadan proiektatu zen Bilbao eta Balmasedaren arteko burdinbidea, gero Gaztelarekin lotzeko asmoarekin. Asmo hau, ordea, ez zen egin baina Bilbok behar zuen burdinbidea batez ere bere portua indartzeko edo ez ahultzeko bederen. Beldurra zuen Bilbok lotura hori beste portu batetik egitea. Horrexegatik Bizkaiko Diputazioak, Bilboko Udalak eta merkatarien batzarrak aurkeztu zuten proposamena 1845eko urtarilaren 25a. Hilabete batzuk geroago, 1845eko urriaren 14 kontsezioa irabazi zen baina amaitu zen ezer egin gabe.

Baina beste bi lurralde, Araba eta Nafarroa. beste asmoa zuten burdinbidea bere zonaldetik pasatzeko. Beraz hiru aukera zegoen: Lehena Bilbotik, bigarrena Arabatik, Vitoria-Gasteiztik eta hirugarrena Nafarrotik. Kasu honetan muga gaindituko zuen, 1853. onartuta, ez Irun/Hendaiatik baizik eta Aldudetik zehar Nafarra Garaia eta Behekoaren artetik gero Baionako portura abiatzeko.

Azkenean  1855ean onartu zen Espainiako burdinbideen lege berria eta 1856. urtean “Sociedad del Crédito Mobiliario de España“k irabazi zuen Kontsezio berria. Hori jakinda, Arabako Lurraldeak lortu zuen, negoziazio baten bidez aipatutako Sozietatearekin ibilbidea Gasteiztik joatea.

Azkenean Arabatik igarotzen zen ibilbidea aukeratu zen beste bi aukerak baztertuz. Hori jakinda Gipuzkoa dirua eman zuen ere bere lurraldetik leku batzuetatik ere joateko.

Bilbok bazituen aukerak onartutako ibilbidearekin bat egiteko, Vitoria-Gasteizen edo Zumarragan, baina azkenean beste burdinbidea egitea aukeratu zuen. Ibilbide honek Bilbotik Mirandaraino joango zen non bat egingo zuen Madrildik Pariseraino zihoanarekin gero Tuteraino heltzeko asmoz.

Nafarroako aldean hasiera batean, nahiz eta bere ibilbidea ez zen aukeratua, bere linearekin jarraitu nahi zuten muga gaindituz Los Alduides-en, baina azkenean, Espainiako gobernuak bultzatuta bat egin zuen Madrildik eta Parisen arteko burdinbidearekin Altsatsun.

Ferrocarriles en Euskadi (1855-1936). Ángel María Ormaechea Kérnaiz