Lehenik eta behin esan behar da Tutera eta Bilboren arteko burdinbideak ez zuen hasiera (edo amaiera) ez Tuteran ezta Bilbon ere. Tuteran ez baizik eta burdinbidea heldu zenean Tutera aldean bat egin zuen beste burdinbidearekin, Iruñea eta Zaragozaren artekoa hain zuzen ere, eta lotura hori gauzatu zen Castejón (Alfaro herriaren barruan orduan) biztanle gabeko eremu batean. Eta burdinbidea bukatu (edo hasi) zen, ez Bilbon baizik eta Abando beste herrialde independiente batean orduan. Orduko legeak nahi zuen burdinbidearen izena hasteko eta amaitzeko lekuak bertan eramatea, salbuespen batzuekin. Bata kasu honetan non nahiz eta burdinbidea Abandon hasi Bilbao (leku ezagunagoa) izena eramango zuen.

Lehenengo zatia Bilbao eta Urduñaren artekoa inauguratu zen 1863 martxoaren 1ean. Ofizialki, ordea, egun bat geroago Ebroko Mirandaraino heldu zen  zatiarekin batera.  Leku horretan bat egin zuen beste trenbide batekin, Bilbok lortu ez zuen bere lurraldetik igarotzea Madrid eta Parisen arteko burdinbidea hain zuzen ere.

Horregatik “asmatu zuen” beste burdinbidea bere portua, Kantauriko itsasoko handiena, mesetatik lotzea. Eta azkar ibili behar zuen.

Ikusi dugu Bilbao eta Urduñaren arteko burdinbidearen inaugurazio ofiziala 1863.03.01 festa handi batekin.

Ofizialki zati hau inauguratu zen 1863.03.02an Bilbao eta Ebroko Mirandaren arteko zatia irekiz.

Irudian ikusten denez, Madril eta Parisen arteko burdinbidea ba zegoen jadanik Altsatsun eta Iruñea eta Zaragozaren artekoa bi urte lehenagotik. Ikusiko dugunez burdinbidea hau Tutera eta Bilbaoren artean lehena izan zen bukatzen eta Castejonen lotu egin zion Iruñea eta Zaragozaren arteko burdinbideari. Egun bat geroago 1863.09.01ean ireki egin zen Donostia eta Beasainen arteko burdinbidearen zatia eta burdinbide osoa 1864.08.15ean. Bukatzeko Iruñea eta Zaragozaren arteko burdinbideak lotu egin zuen Madril eta Parisen artekoekin Altsatsun, 1865.06.22an.