1 2 3 4


Batzuetan ikusten dugu lurrun tren makinen izenaren ondoan zenbaki batzuk, edo zenbaki eta hizkien konbinazioa. Beste batzuetan, aldiz, izena da lurrun lokomotorraren mota adierazteko erabiltzen duguna; Pacific, Atlantic eta abar.

Baina nola jakin ze nolako lurrun tren makina den gurpil eta beste gauzei begiratuz gero?

Esan bezala gurpilei edo ardatzei begiratu beharko diegu. Begira goian duzuen lurrun tren makinaren gurpilak. Banatu ditzakegu gurpil guztiak hiru multzotan; Lokomotorraren aurre-aurrenak doanak dira gurpil edo ardatz eramaileak edo besterik ezean aurreko ardatzak. Lokomotorraren erdian gurpil handiagoak ikusten ditugu; hauek dira ardatz eragileak. Ikusten denez gurpil guztiak daude elkarlotuta bielen bitartez. Lokomotorraren atzeko aldean doanak sostengatzaileak edo atzeko ardatzak dira, besterik gabe.

Ardatz eragileak ezinbestekoak dira tren makinetan, jakina, baina lurrun tren makina guztiek ez dute erabiltzen ez aurreko ardatzak, ez atzekoak edo ez batak ezta besteak ere.

Saia gaitezen gurpil edo ardatz multzo horren adierazten.

Lehenengo taldeak ardatz bat edo 2 gurpilak osatzen du.

Bigarren taldean 3 ardatz edo 6 gurpilak dira.

Eta hirugarren taldeak ardatz bat edo bi gurpilak ditu.

Konta dezagun lehenengo aldiz ardatzak, ba kasu honetan 1, 3 eta 1, beraz 131 izango litzeteke notazio bat; gurpilak zenbatuz gero 2, 6 eta 2 beraz 232 posiblea liteke adieraztea. Bitan eta beste modu batzuetan ere dira onargarriak baina arau bat hartu behar da desberdintzeko gurpilak edo ardatzak zenbatzen ditugun.

Anglo-saxoi munduan gurpilak dira zenbatzen dituztenak, beraz kasu honetan 262, baina gidoiez bitartez zenbakiak banatuz; hau da 2-6-2. Frantzian, adibidez, zenbatzen dituztenak dira ardatzak eta kasu honetan gidoirik gabe; hau da 131. Beraz, 2-6-2 notazioa eta 131 gauza bera da.

Beste era batera da UIC erabiltzen duen metodoa; Zertan datza?

Kasu honetan aurreko eta atzeko ardatzak adierazteko erabiltzen da frantziar metodoa, gure kasuan 1 eta 1. Eta ardatz eragileak adierazteko erabiltzen ditu hizkiak; hau da. Ardatz bat balitz A erabiliko genuke, bi izanda B, hiruri C hizkia legokioke eta abar. Gure adibidean 3 ardatz izanda C hizkia erabiliko genuke. Beraz metodo hau erabiliz 1C1.

Badago beste modu bat ardatzen moldaketa adierazteko eta da irudien bidez:

<oOOOo <(lokomotorraren aurreko aldea adierazten du) “o” aurreko eta atzeko ardatzak adierazteko eta “O” ardatz eragileak.

Eta bukatzeko esan behar da ia ia lurrun lokomotorra guztiak badaukatela izen propio bat. Kasu honetan horrelako eratan dituzten ardatzak badituzte izen bat edo gehiago adierazteko; Prairie (larrea).

Ardatz eraketa Whyte Frantzia UIC Espainia Izen propioa
<oOOOOo 2-6-2 131 1C1 1’C1′ 1-3-1 Prairie
<ooOOOOoo 4-8-4 262 2C2 2’C2′ 2-4-2 Confederation, Niagara

UIC da Union internationale des chemins de fer akronimoa. Kasu honetan badugu aldaera bat, Bogiea edo gurditxoa biratzen bada gehitzen zaie ” ” bat beraz. 1’C1′ izango zen notazioa. Beraz aurreko eta atzeko ardatzak edo ardatzen lotura, bogieak, biratzen dira. Oso gutxi dira ardatzik biratzen ez direnak.

Badira beste sistemak lurrun tren makinak adierazteko, adibidez, suitzarra. Eredu honetan zenbatzen dira ardatz guztiak eta haien artean zenbat diren traktoreak edp eragileak. Goiko tren makina adibidez ikusten ditugu 5 ardatzak eta haien 5etatik 3 dira traktoreak, beraz, Suitzako sailkapenean 3/5 izango litzateke. Bi zenbaki hauei gehitzen zaizkie hizki batzuk adierazteko tren makina elektrikoa, lurrun lokomotorra baden, kremailera sistema erabiltzen bada eta abar.

Antzekoa da Turkian erabiltzen dena. Hemen marrarik gabe hau da 35 izango litzateke sailkapena eta bi zenbaki hauei gehitzen zaizkie serieko lokomotorraren zenbakia. Adibidez 35XXX (35023)

Baina pixka bat sailkapena borobiltzeko kontu izan behar dugu beste gauzaz. Adibidez begiratu goiko bi iruditan. Lehenengo irudian ikusten da lurrun tren makina eta bere atzetik banandutako tenderra. Bestean, berriz, ez dago tenderrik edo hobe esanda tenderrak parte hartzen du tren makinaz.

Hemen ere lurrun tren makina eta tenderra adierazteko erabili dezakegu hau:

2-8-2/4-4. 4-4, jakina, tenderraren ardatzen moldaketa adierazten du.

Beraz hau ezberdintzeko zera egingo dugu. Lurrun lokomotorra bada ez dugu ezer berezirik egingo ikusi dugun aparte. Tankeduna bada, ordea, T hizkia gehituko diogu izendapenari. Beraz, gure ezkerrean dagoen lurrun lokomotorrari Whyte sistema erabiliz 4-4-2T, 221T eta horrela ipiniko dugu. Ikusiko dugunez T horri batzuetan beste hizkiak gehitzen zaizkio lurrun tren makina berezietan; PT, ST, WT, AT, RT eta abar.  Hurrengo atalean ikusiko dugu zer adierazi nahi du beste hizki horrek.

– 2 –