1 2 3 4
Tankedunen lurrun lokomotorren barruan badira beste lurrun lokomotorra batzuk bereziak direnak; Begiratu beheko irudian. Badirudi galdararen gainean estalki bat edukitzea; arbalda, basta, txafla…

Begiratu nolako forma duen gaineko estruktura; ez da besteak bezalaxe, hau da , zilindroduna baizik eta badauka horrelako arbalda zaldi montura balitz bezala. Kasu hauetan izendapen arruntari gehitzen diogu S hizkia Saddle adierazi nahi du ingeleseraz. Orduan irudian duguna da 0-6-0 ST, 0-6-0 Saddle Tank. Azpeitiako euskal burdinbidearen museoan badugu horrelako lurrun tren makina, Espinal izenekoa. Kasu honetan errodajea 0-4-0 ST. Tankedunak diren lurrun makinen artean beste hizkia erabiliko dugu P. P honek Pannier esan nahi du, beraz 0-6-0 Pannier Tank lurrun tren makina.  Eskuinean ikus dezakegu horrelako lurrun tren makina eta, jakina, gure burdinbidea museoan badugu ere horrelako lokomotorra, Maite du izena. Zer esan nahi du Pannier?  Euskaraz alportxa, zakuto edo izango litzateke. Kasu honetan ur biltegia ez dago galdara inguratuz baizik eta galdararen bi aldeetan. S eta P hizkien aparte beste hizkiak ere erabiliak izaten dira tanke motako lurrun tren makinetan. F hizkiak adierazi nahi du Fireless. Ze adierazten nahi du? Jakingo dugunez lurrun tren makina “arrunta” gauza da mugitzeko erabiltzen duen lurruna bere kabuz sortzeko, ura berotzen.

Baina beste lurrun lokomotorrek ez dute fogoia. Beraz biltegi batekin hartzen dituzten konprimitutako lurruna gasolindegia balitz bezala; lurrundegia akaso? Beste hizkia  A izango litzateke non A hizkiak aire konprimatua. Lurrun garabietan ere erabiltzen dugu C (Crane), beraz, CT.

Beraz ikusi ditugu lurrun tren makinen bi moldaketa: bata  tender batekin lotuta lokomotorra, hauek dira, lurrun tren makina tenderdunak eta bestea non tren makina eta tenderra lotuta daudela. Baina ba dago hirugarren mota bat non tenderra lotuta dagoela lokomotorrari baina modu desberdinean, giltzatutako moduan. Hau gertatzen da Engerth non tenderra giltzatuta edo birakaria dela. Nola adierazi horrelako lurrun tren makina.

Lurrun lokomotorrak 0-8-0 notazioa dauka. Beraz tenderduna balitz 0-8-0 /4. Tankeduna balitz notazioa 0-8-4T izango litzateke. Eta kasu honetan, Engerth sistema dela adierazteko bi modutan egin ditzakegu: Bata 0-8-4T Engerth sistemakoa esatea edo 0-8-4T. Azken hau nire proposamena baino ez da. Azpeitiako euskal burdinbidearen museoan badugu horrelako lokomotorra, Euzkadi izenekoa.