Irudian, Abando 1863. urtean. Artxanda mendia (Begoña) atzealdean eta Kintanako Jauregia ikus daiteke ere. Azkenean lortu zuen Bilbo-k bere trena, Espainiako gobernuak uko egin ziona. Gogor borrokatu zuen Bilbo-k bere burdinbidearen alde eta “asmatu” zuen ibilbide bat bere portua mesetarekin lotzeko, Ebroko Mirandarekin eta gero Zaragoza eta Mediterraneoarekin. Lortu zuen baina asko kostata eta etorkizunean arazo askoekin.

Cesar Estornesen blogean irakurtzen dudanez: 1863. martxoaren 1ean, igandean, inauguratzen da  Tutera eta Bilboren arteko burdinbidearen Bilbao eta Urduñaren 40 kilometroko zatia.

“Viva la Reina Isabell II” oihuen artean bedeinkatu ziren zortzi lurrun tren makinak Abando amaitugabeko geltokian. Bedeinkatu hauek guztiak ez ziren oztopo izan, ordea, Abandoko geltokian izango zituen istripu larriak ekiditeko. 1863. martxoaren 1ean, goizeko 10.etan abiatu zen  Bilbotik arteko lehenengo ibilbidea 11 eta laurdenetan Urduñara helduz, Arrigorriaga, Areta eta Amurrio igaro ondoren.

Urduñan trena lore arku baten azpitik igaro zen petardo eztandarekin. Urduña bisitatu ondoren eta geltokira bueltatuz bankete handia egin zen autoritatearekin. Kronika honen arabera Bilborako buelta 14etan izan zen.

Ofizialki zati hau inauguratu zen 1863.03.02an Bilbao eta Ebroko Mirandaren arteko zatia irekiz.

Irudian ikusten denez, Madril eta Parisen arteko burdinbidea ba zegoen jadanik Altsasun eta Iruñea eta Zaragozaren artekoa bi urte  lehenagotik. Ikusiko dugunez burdinbidea hau Tutera eta Bilbaoren artean lehena izan zen bukatzen eta Castejonen lotu egin zion Iruñea eta Zaragozaren arteko burdinbideari.