castellano

Pasa den abuztuaren 16an 50 urte bete da Sukarrietatik Bermeora doan burdinbidea inauguratu zenetik. Hori ospatzeko, Euskotrene-k, burdinbidearen museoaren lagunen laguntza ezinbestekoekin, jardunaldi batzuk antolatu zituen urtemuga hori ospatzeko. Helburua zen gogoratzea nola ziren orain dela berrogeitahamar urteko bidaiak eta hori lortzeko Aurrera lurrun trena eta Urola burdinbidean aritu ziren bi bagoi ekarri zituzten Azpeitiatik. Garai horretan, berriz, ibiltzen zen lurrun trena “Isabelita koipezto” izenekoa zen. Beste erreportajetan aukera izan dut aipatzeko Euskal Herrian daukagun aukera lurrun trenan ibiltzeko; ikusi horretarako “burdinbidearen euskal museoa” izenburua daukan erreportajea. Bidaia hauek apiriletik urrira arte egiten dira Azpeitian non burdinbide
aren euskal museoa dagoen. Batzuetan Azpeitiatik kanpo ere antolatzen dira horrelako bidaiak, aurten adibidez Llanes-en (Asturias-en) egin dute eta baita Urdaibai erreserban zehar egin dute aurten. Behin Gernika pasastuz gero (Bilbotik edo zornotzatik etorriz gero) ikus izango dezakezu hezeguneak. Hau da, hezegunea, ingurune honen ardatza.

Ba bidaia hasi baino lehenago saiatuko gara Urdaibai biosferako erreserba zer den zehazten. 230 kilometro karratu duen azalerak zeinak 22 udalerri bizkaitarrak osatzen dituen, gehienak busturialdekoak. Euskal Herriak duen hezegune garrantzitsuena da, paisaia eta ekologia aniztasun handiena duena. Azpimarratzekoa da, baita ere, uretako hegastien migrazio-bidean duela zeregina. Iraila da garaia egokiena hau ikusteko. Baina ezin dugu ahaztu beste gauza batzuk interesgarriak direnak; Arteagako Dorrea, Montijo-ko Eugenia, Napoleon III.aren emaztea, hau da, Frantziako enperatrizaren bultzadaz eraikia. Hori erabaki zuen Bizkaiko Batzar Nagusiek erabaki zuten bere umeari “jatorrizko bizkaitar” izendatzea. Hala eta guztiz ere ezin zuten inoiz gaztelu horretara joatea zeren eta Napoleon III.a bere kargutik kendu izan zelako. Hortik ez urrun Santimamiñeko haitzezuloak ikus ditzakezu. Handik bertatik ere Omako basoa, Agustín Ibarrolaren lana, ikusteko aukera izango duzu. Omako basoa deritzona eta baita Oma bailare ere, hau bai ezinbestekoa da ikustea. Elantxobe marinel herria, menditik eskegita dirudiena. Gero hitz egingo ditudan Mundaka eta Bermeo herriak ere ederrak dira bisitatzeko eta Gernikaz ahaztu gabe, gure askatasunen ikurria dena.

Esan bezala Gernika da gure askatasunaren ikurria. Hemen duzue Bizkaiako Jaurerria Nagusigoa nahi zuen jaunak agindu behar zuen idatziaren zatia.

Juro bien y verdaderamente, guardar y mandar guardar todas las libertades, franquezas, privilegios, usos y costumbres, en la forma que tienen y tendrán los vizcaínos, caballeros, escuderos e hijosdalgo, así de la tierra llana como de las villas y ciudad, Encartaciones y Durangesado.

 

Modu horretan edo antzeko baten, zin egiten zuten betetzea Bizkaiko gobernu era zaharrak bera Jaunak izan ziren haiek. Horiek guztiak, Gaztelako koroatuak barne, derrigortua zeuden -Foru Zaharrak aginduta- men egite aitortza Bizkaian egiteko, askatasusen ikur eta legezko erreferentzia berezia zen zuhaitz sakratuaren azpian.

Zinegite ibilbidea gogorarazten dizkigute gure lege eta ohiturak. Gernikatik ere Bilbora joan zaitezke Santiagorako bidean, bere kostako ibilbidetik.

Beno ba nahiz eta horrelako bidaia, Aurrera gainean, egina neukan, pentsatu nuen aukera ezin hobea dela berriro egiteko. Horregatik bidaia anuntziatu bezain pronto erreserba egin nuen bidaiarako. Busturia-Itsasbegira joan nintzen Bilboko Atxuri geltokitik, non hasten edo bukatzen diren euskotrenek duen ibilbideetako bi; Bilbotik-Bermeoraino doana eta baita Bilbotik-Donostiaraino edo Hendaiaraino doanak. Ibilbide hau Euskotrenek dituen UT 35OO unitatearekin egingo dugu. Ordu bete eta hamar minuto geroxeago, heldu ginen Sukarrietara non jadanik ikusten dugu Aurrera lurrun trena eta bi kotxeak. Ikusi burdinbide
aren bukaeraren atzean sukarrietatik txatxarramendi irlara doan zubia.

Aurkezpen txikia egingo dugu Aurrera lurrun trena eta C-2 eta C-4ko bagoiez. Aurrera metro bateko burdinbide
rako lurrun trena da, 2-6-0 (130t)moduan dauka gurpilak eta Nasmyth % Wilson konpainiak egin zuen 1898an, Manchesterren, Ingalaterran
. Hasiera batean Elgoibartik Donostiara zihoan iblilbidera eramana izan zen. Gero, ordea, Durangotik Zumarragara burdinbide
ra lekualdatua izan zen. Elektrifikazioa garaian, Durangotik Elorriora adarrara joan zen bere azken esfortzuak egiteko.

Lehenego argazkain Aurrera azken probak egiten. Beste ikuspuntutik, zubi batetik Azpeitiako museoan, ateratako argazkia duzue. Bagoiei dagokienez esan behar da C motako kotxeak dira gaur egun hain ezaguna den Beasaingo CAFa Urola trenbiderako 1925ean.

Hitz egin dugu Aurrera lurrun trenaz eta C-2ko eta C-4ko bagoiek zeinekin bidaia egingo dugun, baina ez da ahaztu behar Zornotzatik Bermeora lotzen zen ibilbidea zebilen lurrun trenaz, hau da, Zugaztieta lurrun makinaz. Zugastieta 0-6-0 (030t) motako lurrun makina zen Sharp Stewart-ek (Glasgow) egina 1888an. Hori zen gure “Isabelita Koipezto”. Badirudi koipe asko botatzen baitzuen. Kasu honetan ez zen elektrifikazioa erretiratzeko bultzatu zuena baizik eta lehenengo diesel lokomotorak, 1960ean. Nahiz Aurrera, nahiz Zugastieta nahiz beste lurrun trena batzuk gordeta daude Azpeitian, burdinbide
aren euskal museoan. Gaitz erdi!

Bidiaia hastera zihoan txartel-zulatzaileak esan baitzigun trenera igotzeko. Mundu guztia lehioetara begira. Irten bezain proto ikusten dugo Txatxarramendi uhartea zeinaren barruan AZTI ozeanografikoko institutua dagoen. Arrantza sektoreaz arduratzen da AZTI institutu. Gero Toña hondartza polita ikusten dugu, baina ez dugu jende asko ikusten hondartzan, eguraldia dela eta. Itsasadarraren beste aldean laida hondartza ikusten dugu.

Bidaiaren hasiera Toñako hondartza Sukarrietan

Hasi gara tunelak zeharkatzen. Ibilbideak 5 kilometro dauzka eta 8 tunel pasatuko ditugu. Juanjok eta Oskarrek gidatzen zuen Aurrera, Txartel-zulatzailea zen Mercedes eta laguntza teknikoa Joxemaik eman zuen.

Mundakako itsasadarra Mundaka

Oso ondo ikusi genuen laidatxu hondartza ze trena motel zihoan. Katalina Deunaren eliza ikusi genuen nabarmenki. Ezin genuen trenen ordutegia normala oztopatu eta horretarako gelditu izan behar ginen luzaro Mundakako geltokian trenak bere ordutegia bete ditzaten. Mundakan adi egon ginen Juanjo Olaizola, burdinbidearen euskal museoaren direktorea dena emandako entzuten. Berak kontatu zigun bai lurrun trena, bai kotxeak eta baita ibilbidearen gora beherak. Interesgarri oso.

Lehn aipatu dizuet 5 kilometrotan 8 tunelak zegoela, 240 metrokoa izanda luzeena. Bi zubi pasatzen dira ere, 90 bat metrokoak gutxi gora behera. Ba argitapen sistema huts egin zen eta orduan, zeozer egin behar zen. Argazkian ikusten duzuen legez, Joxemai izan zen hutsunea bertan behera utzi zuena. Oso ongi Joxemai!

Jarraitzen dugu Bermeorantz Mundakako Andra Mari eliza ikusten lehiotik eta berehala Izaro irla ikusten dugu. Irla honek, non frantziskotar komentua zegoen, beti izan du jabea, Bermeo. Batzuetan, aldiz, gauza asko entzuten dugu, politak baina ez omen dira benetakoak. Hori ziurtatzeko zoaz Aingeru Astuik daukan webgunera. Egia den gauza bakarra da urtero uztailaren 22an Irlara ailegatzen dira Bermeoko autoritateak eta Alkateak uretara botatzen duen teila hau esaten “Horraino heltzen dira Bermeoko itoginak” Bermeoaren jabetza indarberrituz.

Marcos Matéren (Ordunte) argazkia Eduardo Gonzalezen argazkia

Marcos Matéren argazkian ikus dezakegu Bermeo bidean dagoen bidezubia. Eskuineko argazkian Ogoño lurmuturra ikusten dugu Eduardo Gonzalezen argazki politan.

Mundakan ezohizko inmigrazioa suertatu zen orain dela urte batzuk. Ez ziren langileak lan bila, ez. Surferrak ziren eta bilatzen zena zen ola, famutko eskerreko ola. Beraz handik hona hasi ziren elkarbizitzen bi bizitza kontzeptu asko ezberdinak. Australiarrak izan ziren etorritako gehienak eta gau egun han dute bizitza eta bizimodua. Azken alditan, berriz, oso kezkatuta omen daude ze famatuko ezker olatu hori desagertzeko zorian omen da. Zergatik? Inork ez daki zehazki eta badakizue.. zenbait buru hainbat aburu.. (Agian hainbeste teila hor itsasoan…) Urak dakarrena.. urak daroa.. hori da. Besterik ez. Baina azken albiesteak baikorrak dira.. badirudi ola berriro datorrela.

Heldu gara Bermeora, gure txangoaren eta ibilbidearen helmugara. Bihurgune itxi ondoren amaitzen da ibilbidea, burdinbide bakarrean. Badugu astirik Bermeo gainetik ere ikusteko. Gogora dezagun Bermeo Bizkaiko herririk garrantzitsuena izan zena Bilbao berrinartu arte. Hemen badira gauza asko ikusteko; Ercilla Dorrea, orain arrantzalearen museoa, Frantzisko deunaren Klaustroa, San Joanen arkua, portu zaharra eta abar. Bermeotik ez urrun San Joan Gastelugatxeko irla xarmangarria ikus dezakezu. Ez galdu aukera!

Guk, Bermeo ezagutzen genuenez hamaiketako txiki bat egin genuen eta geltokira itzuli ginen etorritako bidaia egiteko, behin Aurrera maniobra bat egiteko. “aguja” deitzen dena. Itzulerako ibilbidean lurrun trena gelditu geratu zen pixka batean paisaia behar bezela ikusteko. Ederra benetan! Bidaia amaitzear da eta aukera izan dugu nolakoak izan ote ziren garaiko bidaiak lurrun trena batekin.

Itzulian eguraldia hobetu egin zen eta jende gehiago ikusi genuen hondartzetan. Bidaia zoragarria izan zen baina orain dela 50 urte egiten dutenentzat askoz ere interesgarriagoa izango zen. Ez da horrela?

Ezin dugu erreportajea amaitu ibilbide hau nork egin duen aipatu barik. Presoak izan ziren; preso arruntak deitzen diogunak eta espainako gerrakoak ere. 80 o 90 izan ziren, Juanjo Olaizola hitzetan, ibilbidea egin zutenak. Askatasun murriztua izan zuten horretarako. Egia esan ibilbide hau asmoa zuten egiteko lehenagotik. Adibidez, Zornotzatik Gernikara doan ibilbidea inauguratu zuten 1888, Sukarrietara heldu zen 1893an. Haiei gure esker onak.

Beraz, 1955.eko abuztuaren 16an inauguratu egin zen ibilbidea diesel lokomotora bat erabiliz. Hurrengo egunean, berriz, desagertu egin zen Bermeotik diesel lokomotora. Beraz hasi zen Isabelitaren garaia. Gaur egun linea elektrifikatuta dago 1973tik. Gogora dezagun, baita ere. Euskotrenek dituen linea guztiak elektrifikatuta direla.

Behin jardunaldi bereziak bukatu ondoren, Aurrera lurrun trena eta kotxeak itzuli ziren Azpeitiara, bere etxera, burdinbidearen euskal museoaren lagunek zaintzeko eta beste abenturarako prestatzeko.

Textoa eta argazkiak: Joseba Barrio Ezkerra. Marcos Maté (Ordunte). Eduardo González (burdinbide
aren euskal museoaren lagunak)

Esker onak: A la asociación de amigos del museo vasco del ferrocarril.

Loturak:

Madalenak:

Madalenak eta Izaro.