Trakzio anizkoitza

Tracción múltiple
Multiple heading
Trazkio anizkoitzean hartzen dute parte, trena bultzatzen, bi lokomotora baino gehiagok, lokomotora bakoitza berez ibiltzen. Gauza bera automotoretan.

Adibide batzuk ditugu Trakzio anitzean.

Trakzio bikoitza arrunta. Kasu honetan bi lokomorak dira trenaren aurreko aldean trena bultzatzen.

Trakzio bikoitza atzekoz. Hemen ere bi lokomotorak dira baina bata trenaren aurreko aldean eta bestea atzeko aldean biak trena bultzatzen.

Trakzio bikoitza aurrean eta atzean. Hemen lau lokomotorek (trakzio laukoitza) parte hartzen dute trakzioan: bi trenaren aurrean izanda eta beste bi atzekaldean.

Hirukoitza, Laukoitza, bostkoitza, eta abar. Orokorrean trakzio n-koitza aurrean eta m-koitza atzean.

Automotoretan ere gauza bera gertatzen da. Pentsa dezagun DMU-4ko batean. Hemen lau kotxe dira, hauetatik bik diesel motordunak. Normalean lehenengoa eta azkena, baina ez beti.

Automotoretan honako adierazpen ikusiko ditugu. Mk, M, A, Ak non k hitza “kabiduna” dela adierazten duen, M motorduna eta A kotxe-atoia. Beraz Mk-M-A-M-Mk kasuan bost kotxe dira eta lau motordunak, beraz trakzio laukoitza, edo trazkio bikoitza bai aurrekaldean baita atzekaldean ere.

Trazkio bikoitza arrunta.
Trazkio bikoitza elektrikoa. Trakzio bikoitza diesel.
Trazkio bikoitza atzekoz.
Trazkio hirukoitza atzekoz.
Trakzio laukoitza. Trazkio bikoitzeko automotora.Mk-R-R-Mk